XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Donostia Gipuzkoako hiriburua da eta euskal itsasertzeko hiririk ospetsuena.

- Igeldo eta Urgull mendien arteko badian dago.

- Badiaren erdian Santa Klara izeneko irla dago.

- Hiriaren hegoaldetik itsasoratzen da Urumea ibaia.

- Donostia itsasaldeko klimaren eredu dugu.

Tenperaturak atseginak dira eta euria ugari.

Hau dela eta landareak ere ugari dira.

- Argazkian, gugandik hurbilen, Igeldo mendiaren alde bat eta Kontxa deritzogun badia.

- Argazkiaren eskuinaldean, Igeldo mendiaren azpian, Ondarreta hondartza dago.

Barrenean Kontxa hondartza ezaguna.

- Argazkiaren ezkerraldean, Urgull mendiaren azpian, arrantza-portua eta Alderdi Zaharra.

Alde hau tabernaz eta jatetxez ondo hornituta dago.

- Donostia, Euskal Herrian turistarik gehien erakartzen duen hiria da.

Bertako paisajeen edertasunak, denda ugariek, jaiek eta kultur ekintzek jende asko erakartzen dute urte osoan zehar.

Hau dela eta, paisajeak aldaketa handiak izan ditu.

Donostia (Gipuzkoa).